| |
| |
|
SAN NIKOLAS
IKASTOLAKO HISTORIA
|
 |
SAN NIKOLAS IKASTOLAren historiaren abiapuntua orain
dela 40 urte kokatu behar dugula esan beharra dago. Hain zuzen ere,
60ko hamarkadan.
Ez dugu ahaztu behar garai horretan bizi izaten zen
egoera errepresibo bortitzak askatasunaren edozein izpi zapaltzen
zuenik. Areago, euskarak eta euskal kulturaren ingurukoak islatzen
zuten gizartea eta herriaren identitatea.
Baina, identitate honek bizirik irauten zuen Euskal
Herri osoan eta zenbait familia taldeka antolatzen hasi ziren, beren
seme-alabei heziketa euskaldun eta euskaraz emateko asmoz.
Getxoko udalerrian, 1.963 urtean, bederatzi familiak
jarri zuten SAN NIKOLAS ikastolaren hazia, gela batean 12 ikasle,
Begoña Abaitua andereñoarekin antolatu zutenean. Ez dago esan
beharrik, familia hauen ahalegina eta ilusioa nolakoa izan zen. Izan
ere, gela Algortako etxebizitza batean zegoen eta errekurtso ezak
eta zailtasunak gainditzen ziren heinean proiektuak aurrera egin
zuen.
|
|
Hurrengo ikasturtean 45 ikasle zegoen, geroago 92, 120… eta honela
1.968 urtean 202 ikasle eta zortzi gela izan arte.
Hazkundea zela eta, Alangoeta kaleko txaletera (220 metro karratukoa)
aldatu zen ikastola eta hortik Bidebarri kaleko behekora (400 metro
karratukoa). Hazkunde izugarri honek adierazten duenez, bai gurasoen
artean, bai irakasleen artean kontzientziazioa oso handia zen. Eta
zailtasun bat aipatzearren, ikastola ‘centro de libre enseñanza’ zen,
hau da, ikasleek, euskaraz ikasi arren, azterketak gaztelaniaz egin
behar zituzten eskola publikoan.
|
Egoera hau 1.969 ko ekainaren 11 arte luzatu zen. Hain zuzen ere, data
honetan ikastolak ‘centro no oficial de enseñanza primaria’ delako
baimena lortu zuen.
1970 – 1971 ikasturtean, 338 ikasle zegoela, ofizialki erregistratzen
da ‘cooperativa de enseñanza San Nikolas’.
Kooperatiba honen lehenengo helburua gelen sakabanatzeak zekarren
arazoa ekiditea izan zen. Izan ere, garai hartan, bost gela txaletean,
zazpi Bidebarrin eta 2 etxebizitza batean zeuden. Horretarako,
Algortako Hezetasuna auzoan 1.850 metro karratuko orubea erosi zuten.
|
Eraikinak bi fasetan egin ziren. Lehenengoan, 18 gelako eraikina,
idazkaritzarako bulegoak, liburutegia, gimnasioa eta jolastokia
zuelarik. Bigarrenean, geroxeago banatuko ziren 300 metro karratuko
bost solairu.
Ikastolaren hasieratik hamar urte pasatakoan, 1.973. urtean, 500
ikasle zegoen eta proiektua etorkizun handiko errealitate bilakatua
zegoen. Hala ere, bidea oraindik oztopoz beteta zegoen, baina
langileen, zein irakasleen, zein gurasoen lanaz eta talde trinkoa
osatuz gainditu egiten ziren.
|
|
Baina gizartea
aurrera egiten duen heinean hezkuntzak ere bilakaera izaten du.
Horrela, ez zen nahikoa heziketa akademikoa, benetako erronka
ikasleen heziketa integrala zelarik. Ondorioz, Oinarrizko
Hezkuntza Orokorraren edukiak eta heziketa mailak garatzeaz
gain, beste helburu batzuk ere, ba ziren:
-
Euskara eta
euskal kultura zabaltzea
-
Gizarte aske eta
demokratikoan molda zitezkeen gizakiak heztea
-
Inguruko
ohiturei begirunea erakusten zuten gizaki sortzaile,
arduratsu, profesional eta unibertsitarioak heztea
Helburuak direla
eta, heziketa pertsonalizatuagoa garatu zen, gelako ikasle
kopurua txikiago jarri zelarik. Honez gain, irakasleek,
birziklatze ikastaroetan parte hartu, ikastetxe desberdinetako
irakasleen arteko lan komuna burutu, esperientzia eta irizpide
desberdinetatik edan… egiten zuten, ikasleen maila akademikoa
eta prestakuntza etengabe hobetzeko asmoz.
Hori zela eta,
heziketa ez zen gelara mugatzen eta eskolatik kanpoko ekintzak,
bai ikastolan berton, bai ikastolatik kanpo, aurrera eraman
ziren. Aipatu beharra dago hauetarako gurasoek betetzen zuten
lana.
|
 |
|
Lehen aipatu dugunez, 1.968 – 1.969 ikasturtean 120 ikasletik 202
ikaslera eta 5 gelatik 8 gelara pasatu zen, hau da, % 68’33 ko
igoera. Baina beste une aipagarria 1.976 – 1.977 ikasturtea izan
zen, 24 ikaslez osaturiko BBB ko (Batxilergoko) lehenengo gela
martxan jarri baitzen.
Hurrengo ikasturtean, 1.977 – 1.978 an, bi urteko ikasleentzako
gelak ireki ziren, hiru geletan banatutako 54 ikaslek parte hartu
zutelarik. Eta horrela 1.981 – 1.982 ikasturtera heldu ginen.
|
Honetan, 1.490 ikasle eta 51 gela zegoen eta bi urteko
ikasleengandik hasita UBI raino heltzen zen. Baina leku falta zela
eta, Asanblada Orokorrean BBB eta UBI ko ikasleak eta irakasleak
Getxo III institutura eramatea erabaki zen, hantxe D ereduko
(euskaraz) batxilergoa ziurtatzen baitzen.
Honek ekarri zuen ikaslegoaren urritzea, ikasle gazte berri gehiago
hartu ahal izan arren.
Urteak joan urteak etorri, gizartean ere aldaketa politiko,
ekonomiko… eman dira eta SAN NIKOLAS ikastolak aldaketei aurre egin
die. Horrela, zerbitzu gehiago eskaini dira, autobusa, jantokia,
eskolaz kanpoko ekintza ugari (pilota, futbola, saskibaloia,
boleibola, balet, pintura, musika, ingelesa, bertsolaritza…)
|
Gaur egun, bi eraikin dauka ikastolak, bata bestearen ondoan. Batean
haurtzaindegia eta haur hezkuntza eta bestean lehen eta bigarren
hezkuntza daudelarik. Eta eraikin hauen hobekuntzak etengabe
burutzen dira.
Azkenik, SAN NIKOLAS ikastolaren kokapena aipatu behar da. Izan ere,
Getxoko hirigunean dago, eta hori dela eta herriko hainbat
ekintzatan (sozialak, kulturalak…) parte hartzeko aukera ezin hobea
daukagu. Beste aldetik, Fadurako polikiroldegietatik ere oso hurbil
gaude eta hauen erabilera errazten du honek. Horregatik, ikastolako
ikasleek inguruko ekintzetan murgiltzeko aukera paregabea daukate.
|
|
|
ITZULI |
|
|
|
|