GURE IKASTOLA

San Nikolas Ikastola leku ezin hobean dago: Algortako erdigunean alegia. Kokapen honek makina bat abantaila ekartzeaz gain, gure Ikastolak Getxo herriarekin duen lotura estua errazten du. Hau honela izanda, gure inguruko ikastolarik handiena da SAN NIKOLAS IKASTOLA, gaur egun 940 ikasle ditugularik. Hauetatik gehiengoa Getxo udalerrikoak diren arren, betidanik izan ditugu inguruko herrietako familiak. Etor zaitez gu ezagutzera, bisita itzazu gure instalakuntzak. Gure ikastola zure seme-alaben hezkuntza eta harremanak garatzeko leku ezin hobea dela ikusiko duzu.

GURE HEZKUNTZA EREDUA : D

Gure Ikasmailak:

Haurtzaindegia  7:30 - 19:00
Haur  Hezkuntza
9:00 - 12:00 eta 14:30 - 16:30 . Haur Hezkuntzako haurrek haurtzaindegiko zerbitzuak bere ordutegi osoan erabili dezakete.
Lehen  Hezkuntza
9:00 - 12:30 eta 14:30 - 16:30
DBH
8:30 - 13:30 eta 15 - 16 .
 

Gure Ikastola:

  • Eraikin guztiz barriztatua
  • Patio eta jolastoki zabalak
  • Hainbat kirolgune estaliak eta estali gabekoak, aldagelak eta dutxak
  • Bi jantoki:
    • haur hezkuntza eta haurtzaindegirako
    • Lehen  Hezkuntza eta DBH rako
  • Txikientzako logela
  • Liburutegia
  • Informatika gelak , RDSI, ekipo guztiak Internetera konektatuta
  • Laborategia
  • Psikomotrizitateko gela.
  • Musika gela
  • Gabinete psikopedagogikoa

HEZKUNTZ PROIEKTUA

LOGSEk hezkuntza ibilbide batzuk markatzen ditu Haur Hezkuntzatik Unibertsitate edota lan-mundura sartu bitarteko ikaslegoak egin beharrekoa zehaztuz. Organigrama hau, derrigorrezko hiru atal eta derrigor-ondorengo atal batez osatuta dago.

DERRIGORREZKO ATALAK
1. Haur Hezkuntza (0-6 urte), 3 urteko bi ziklo bakoitza
2. Lehen Hezkuntza (6-12 urte), 2 urteko hiru zikloak.
3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte), 2 urteko bi zikloak.

DERRIGOR-ONDORENGO ATALA
Bi ildotan:
Batxilergoa
Erdi Mailako hezkuntza zikloak
.
Biak amaitutakoan Goi Mailako Hezkzuntz Zikloetara sar daiteke, edota Batxilergoa eginda, Unibertsitatera.

Hezkuntzarekiko dugun ilusioan zeu ere parte izan zaitezen nahi genuke eta horretarako agertu nahi dizuegu gure Herriarren kulturarekiko konpromezua hau zertan datzan:

  • Irakaslego esperientziaduna eta prestakuntza proiektuetan murgildua. Lan talde egonkorra.
  • Metodologia eraikitzailea, Ikastolen Elkartearekin amankomunean egina, Euskal Herritik Euskal Herrirako.
  • Hizkuntzak: euskera, gaztelera, ingelera eta frantsesa
  • Euskara: murgiltze sakona, talde txikika ahozko hizkuntza indartzeko
  • Ingelera: Bost urterekin hasita
  • Hautazko tailerrak:
    • Ipuin tailerra
    • Matematika tailerra
    • Prentsa tailerra
    • Dramatizazioa
    • Kultura klasikoa
    • Frantsesa
  • Laborategi globalean ( Global Lab ), inguruarekiko arreta berezia , honekin batera komunikaziorako teknologia berriak lantzen ditugularik.
  • " Juul " Ikastolen Elkartearen proiektua ikaslegoarengan irakurketarako zaletasuna suspertzeko.
  • Agenda 21: Ingurugiroaren arreta berezia.
  • Nolega: Euskararen normalkuntzaren arreta berezia

EKIMEN OSAGARRIAK

Ekimen osagarriak oso tresna erabilgarria da, ikasleen bizitza soziala eta garapen pertsonala berma dadin, bai ikastola barruan zein kanpoan.

  • Ingurugiro zentroetan egonaldiak, talde egitura indartu eta eta ingurugiroa ezagutu.
  • Irteerak, eguneroko lanaren osagarria.
  • Ibilbide ekologikoak.
  • Bide hezkuntza.
  • Igeriketa.
  • Bizkaitik Bizkaira.
  • Briņas.
  • Tipi-Tapa.
  • Azter Kosta.
  • Ibaialde.
  • Ikastolen Elkarteak edota beste instituzio batzuk antolatutako ekimenetan parte hartzea.
  • Udako ikastaroak.
  • Bertsolaritza.
  • Euskaraz Bizi.

PARTAIDE

Partaide, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban sare pribatuan geratu ziren Ikastola gehienok osatzen dugun 2. Graduko kooperatiba da. Talde honetan guztira 52 ikastola gaude, beraietan 30.000 ikasle inguru matirkulatuta daudelarik.

Gaur egun talde sendo bat osatzen dugu. Honek, ikastola guztiontzat orokorrak diren beharrizan eta erronka berriei erantzunak emateko aukera eskeintzen digularik

  ITZULI
 
 
      Isiltasun politika

2.007 ko urriaren 1 ean eguneratua